LekeitioBHIko ikaslea
ESKERRIK ASKO DENOI BIHOTZ-BIHOTZEZ!
GAUR ARTEKO DIRU KOPURUA
Nor da Emir?
LekeitioBHIko ikaslea
Emir 16 urteko mutiko lekeitiarra da. Gaixotasun arraro bat dauka, bizkarrezur-muinari eragiten diona. Horrek hainbat albo-ondorio ditu beragan, besteak beste, ibiltzeko eta mugitzeko mugak sortzen dizkio. Egunerokoa asko zailtzen dio gaitzak eta hobekuntza txiki bat lortzeko esfortzu handia egin behar izan du azken urteetan. Une honetan, bi hilabeteko errehabilitazio bati egin behar dio aurre Madrileko osasun zentro pribatu batean. Guztira, tratamenduak 12.000 euro balio ditu.
Denok gara zaurgarriak gure bizitzako uneren batean; zaindu eta lagundu dezagun elkar. Lagundu Emir.
Iritsi gara 12.000€-ra. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi bihotz-bihotzez!
Ekainaren 20ean, ikasturte amaiera aprobetxatuz, jaialdi berri bat egingo dugu Emirren alde. Lekeitioko plazan izango da 19:00etatik aurrera. Bertan, kontzertuak, erronkak eta freskagarriak egongo dira; giro paregabearekin batera, noski!
Eskolapean giro bikaina egon da! Irakasle, ikasle zein herritar asko bildu gara bertan. Txarangaz, bertsolariez, Slaversen kontzertuaz eta Deabruen suez gozatzeaz gain, Emirren aldeko donazioak jasotzen ere hasi gara jaialdi honetan. Orain, donazioekin aurrera jarraitzea tokatzen da! Ez dago minimorik, hazi txikietatik zuhaitz handiak hazten dira.
Datorren ostiralean, hilak 11, Emirren aldeko jaialdia egingo dugu Eskolapean. Bertan, txaranga, bertsolariak, kontzertua eta Lekittoko deabruak izango dira. Festa horren helburua da herrian Emirren gaixotasuna ikusaraztea eta errehabilitazio tratamendua egiteko ahalik eta laguntza gehien jasotzea. Animatu!
Tapoi bilketarekin 1.toneladara iritsi gara jada! Eskerrik asko parte hartzen ari zareten guztioi, segi horrela!
Lea-Artibaigo mankomunitateak eskaintzen duen proiektu solidario baten bitartez, entregatutako plastikozko tapoiekin dirua lortuko dugu. Edonork parte hartu dezake. Tapoiak uzteko lekuak: